INDERKO GREBA

Efemeride baterako irudiak

Ekaitz Herrera 2024ko urr. 18a, 08:30

Industrializazioa. 1960ko hamarkadan Eibarko eta Ermuko enpresa ugarik lur hartu zuten Durangaldeko ibarretan; Berrizen, adibidez, Meltxor Gabilondo, Mendiguren Zarraoa eta Inder enpresek. Eituako industrialdean kokatu zituzten lantegiak.

 
Oroimen ekitaldia. Irailaren 12an, Inder enpresako grebari buruzko berbaldia egin zuten Berrizko Kultur Etxean, 'Zinema, Memoria eta Giza Eskubideen zikloa'-ren barruan. Greban parte hartu zuten langileetariko hiruk berba egin zuten.


Ospakizunak. Langile borroka hartatik 50 urte igaro direla aprobetxatuta, garai hartan lankide izandako batzuek ospakizun txiki bat egin zuten elkarregaz. Olakuetako Pedro Juanenean batu ziren bazkaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!