Berriztu azoka antolatu dute, bederatzigarren biderrez

Anboto 2024ko urr. 17a, 09:44

Artxiboko irudia.

Urriaren 26an egingo dute bigarren eskuko azokaren edizio berria; Probalekuan izango da 10:00tik aurrera.

Kontsumoaren gutxitzea, berrerabilpena eta birziklapena sustatu gura dituen Berriztu azokaren edizio berri bat egingo dute urriaren 26an, bederatzigarrena. "Erabiltzen ez ditugun edo botatzeko genituen gauzei bigarren aukera bat emateko aukera berri bat eskaintzea da asmoa", azaldu dute antolatzaileek. Goizeko 10:00etatik 14:30era bitartean egongo da azoka zabalik. Berriztu bigarren eskuko azokak ohiko itxura berreskuratuko du aurtengo edizio honetan, gainera. Horrela, Alaine Melwanik murala margoztuko du goizetik hasita, eta Nerea Aizpuruak eta Licenciado Vidrierak kontzertua eskainiko dute. "Azoka bat baino gehiago, Berriztu topagune bat izatea gustatuko litzaiguke", gehitu dute antolatzaileek.

Bide batez, izena emateko epea zabalik dagoela gogoratu dute antolatzaileek. Horretarako, 656 764 696 edo 635 755 737 telefono zenbakietara deitu beharko da (bost euro ordaindu beharko dira mahaiko).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!