"Gaur egungo argiztapena ez da ahikoa lehiaketa federatuetan aritzeko", azaldu du Berrizko Udalak ohar baten bidez. "Proiektagailu berriekin, instalazioa gaur egun eskatzen diren jasangarritasun eta efizientzia irizpideetara egokituko da, eta urtean 33. 751 kW energia aurreztea lortuko da; horrek esan nahi du urteko kontsumoa %65,2 aurreztuko dela, egungo instalazioarekin alderatuta", nabarmendu dute.
Udalaren arabera, argiztapen berriak 2024ko abenduaren 20a baino lehen martxan egon behar du.