Berrizko Irakurle Klubean urriaren 6ra arte eman ahalko da izena

Anboto 2024ko ira. 20a, 13:41

Berrizko Udaleko Euskara sailak Kontulekuak eta Irakurle Kluba antolatu ditu irakurketa sustatzeko helburuagaz. 

Kontulekuak Amaia Egidazuk zuzenduko du, eta haur literaturaz eta kontakizunez gozatzeko eta irakurtzeko ohiturak sustatzeko gunea da; bi adin tartetan banatuko dituzte gazteak, 3-5 urte bitartekoak eta 6-8 urte bitartekoak. Saioek 45 minutuko iraupena izango dute, eta heldu batek lagundu beharko dituzte umeak. 

Bestalde, irakurketa klubaren baitan Euskaraz astiro eta Miszelanea programak eskainiko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!