Frankismoaren biktimak omendu dituzte Berrizen

Aritz Maldonado 2024ko ira. 12a, 09:09

Berrizko Memoria eta Giza Eskubideen Taldeak eta udalak frankismoaren biktima guztiak omentzeko ekitaldia egin du beste urte batez. 

Hain zuzuen ere, 1937ko irailaren 11an Felipe Urtiaga eta Jose Agirre berriztarrak fusilatu zituzten. Euriagatik, kultur etxean egin zen ekitaldiaren lehen zatia. Dantzarien ostean, Miren Amurizak eta Eneritz Gorritxategik poesia musikatu ikuskizuna eskaini zuten; Berrizko emakumeen testigantzetan oinarrituta idatzi zituen poesiak Amurizak. "Badago errelato bat guztiok ezagutzen duguna, gerrarena eta epikagaz betea dagoena, baina ahots eta gorputz batzuk kontakizun horietatik kanpo geratu izan dira beti", azaldu zuen. Ostean, lore eskaintza egin zuten Felipe Urtiaga plazan. Antolatzaileek, Gregorio Urkijoren (hau ere 1937an fusilatu zuten, abuztuan) Arakaldoko (Bizkaia) bi senide egon zirela nabarmendu zuten, baita ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!