Zeramika, txistua eta 50 urtetik gorakoentzako ingelesezko oinarrizko ezagutzei buruzko ikastaroak eskainiko dira aurten Berrizen. Zeramika ikastaroa irailaren 30ean hasiko da, eta helduentzako izango da; txistu ikastaroa, ostera, urriaren 2an hasiko da, eta eguaztenetan izango da. Urriaren 4ean hasiko da ingelesezko ikastaroa, eta barikuetan izango dira saioak.
Ikastaroak egin ahal izateko, 75 euro ordaindu beharko dira hiru hilean behin (ikastaro bakoitzagatik).