Zinema, memoria eta giza eskubideen zikloa egingo dute, baita ere, bigarrenez. Hiru pelikula eskainiko dituzte bertan: Trenak ekarritakoak, Contadores eta Gaza. Irailaren 11n, 12an eta 13an izango dira, hurrenez hurren.
Trenak ekarritakoak Txelu Angoitiak zuzendutako laburmetraia da, eta 60eko eta 70eko hamarkadetako emigrazioa jorratzen du; Contadores, ostera, Irati Gorostidirena da, eta Inderreko grebaren 50.urteurrena dakar gogora. Gaza laburmetraia Carles Bover eta Julio Perezena da eta Gazako okupazioari buruzko lana da. Proiekzioaren ostean Gazako gazte batzuek solasaldia eskainiko dute.