Berrizko XXVI. Argazki Lehiaketa martxan dago

Anboto 2024ko eka. 24a, 06:00

Berrizko Udalak XXVI. Argazki lehiaketa jarri du martxan. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da, eta parte hartzaileek 300 euroko lehenengo sari bat irabazi ahalko dute; bigarren saria 250 eurokoa izango da, eta genero-ikuspegiaren saria ere egongo da, 200 eurokoa. 

Part hartzen duten lan guztiekin erakusketa bat egingo dute Berrizko kultur etxean azaroaren 22tik abenduaren 20ra arte. Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Berrizko bizi eta ohiturak, jaiak, kirola, arkitektura edota kultura jorratu ahalko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!