Berrizko Udaleko kirol arloak uztailean zehar emango diren kirol ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Ikastaroak uztailaren 3an hasiko dira eta hilaren 30era arte iraungo dute. Ekainaren 21ean amaituko da izena emateko epea. Ikastaroei eta ordutegiei buruzko informazio guztia udalaren webgunean kontsultatu daiteke.