Bihar hasiko da Berrizko XVII. Kulturarteko Topaketa

Anboto 2024ko eka. 3a, 12:47

Berrizko Elkartasun Jardunaldiak eta XVII. Kulturarteko Topeketa bihar hasiko da, eta hilaren 9ra arte luzatuko da. Ekimenaren helburua parte-hartze eta lankidetzarako espazio komunak sortzen jarraitzea da, baita herritarrak inmigrazioari buruz sentsibilizatzeko eta kultura desberdinen arteko hurbilketa sustatzeko eta ezagutzeko ere. 

EGITARAUA

  • Ekainak 4, 18:30ean, Jardunaldien irekiera ekitaldia eta hitzaldia, "Berrizko migrazio-proiektuen esperientziak". Jon Maiak aurkeztuta. 
  •  Ekainak 5, 19:00etan, dokumentala eta solasaldia, Intsumisak, Emakumeak borrokan Mendebaldeko Saharan
  • Ekainak 7, 19:30ean, El viejo roble pelikula. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!