1952an sortu zuen Alejandro Aldekoak San Lorentzo dantza taldea, eta gaztetatik izan dira bi anaiak bertako kide. Horrez gainera, German Aldekoa urte askoan izan da Berrizko Txistulari Ofiziala ere.
German Aldekoa San Lorentzo taldeko txistulari eta dantzaria hil da gaur; Aldekoak gaixorik zeraman denbora bat hurbileko kideek ANBOTOri adierazitakoaren arabera. German, Alejandro Aldekoa San Lorentzo dantza taldearen sortzailea zenaren semea zen, eta Jon anaiarekin batera, "urte askoan" taldeko dantzari eta txistularia izandakoa.
1952an sortu zuen Alejandro Aldekoak San Lorentzo dantza taldea, eta gaztetatik izan dira bi anaiak bertako kide. Horrez gainera, German Aldekoa urte askoan izan da Berrizko Txistulari Ofiziala ere.