Astelehenetik aurrera izena eman ahalko da Berrizko udako tailerretan

Anboto 2024ko mai. 31a, 12:47

Ekainaren 24tik 28ra bitartean 'Artista bat naiz ni!' udako tailerrak egingo ditu Berrizko Udalak. Sei eta hamaika urte bitarteko gazteentzat izango dira. Izen ematea ekainaren 3tik 14ra bitartean izango da. 

Besteak beste, oihalezko poltsak diseinatuko dituzte, edota gaileta koloretsu eta kreatiboak. Tailerrak Berrizko kultur etxean izango dira, 10:30-12:30 bitartean. Prezioa 25 euro da, eta izen ematea online bidez eman beharko da. Informazio gehiagorako euskara@berriz.eus helbidera idatzi daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!