Kelmene Abaitua berriztarra da 2024ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

Anboto 2024ko mai. 27a, 18:00

Asteburuan Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira Arrigorriagan; 200 gaztetik gora elkartu dira. Bat-batekoan Kelmene Abaitua Isazelaia berriztarrak izan zen irabazlea; ekainaren 15ean Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira. 18 parte hartzaile egon dira bat-batekoan, eta Abaituaz gainera, Garazi Uriarte berriztarra eta Naroa Iturrioz zornotzarra iritsi ziren finalera. 

Bat-batekoaren aurretik, bertso idatzien finala jokatu zen; ia 200 parte hartzaile batu zituen. Jarraian, idatzizko sariketako saridunak: 

LH 5
1. Saria: Laia Azkona Intxausti. Muskizko ikastola. Muskiz
2. Saria: Urko Ibañez Terreros. Eduardo Eskartzaga. Gordexola
3. Saria: Markel Marcos Ros. Betiko Ikastola. Leioa

LH 6
1. Saria: Araitz Elortza Gastañazatorre. Maiztegi ikastetxea. Iurreta
2. Saria: June Gondra Bilbao. Eleizalde ikastola. Bermeo
3. Saria: Amaia Atxalandabaso. Legarda eskola. Mungia

DBH1
1. Saria: Jare Baliño Campelo. Solokoetxe BHI. Bilbo
2. Saria: Maia Etxabe Goikoetxea. Txorierri BHI. Derio
3. Saria: Maddi Vilela Mujika. Andra Mari Ikastola. Zornotza

DBH2
1. Saria: Malen Ibarzabal Gerrikagoitia. Markina BHI. Ziortza-Bolibar
2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga. Arratia BHI. Arantzazu
3. Saria: Amaiur Betanzos Caminos. Urretxindorra ikastola. Bilbo

DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Joseba De Rueda Berazaluze. Juan Orobiogoitia. Iurreta
2. Saria: Libe Arauzo Bilbao. Arratia BHI. Igorre
3. Saria: Beñat Enbeita Basterra. Seber Altube. Gernika-Lumo

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!