Berrizen bizi den Nuria Etxegarai mungiarrak (DKT) Espainiako errekor berri bat ezarri zuen joan zen asteburuan. F50 kategorian, 7.47.24an geratu zuen kronometroa 2.000 metroko oztopo proban. Denbora bikaina da. Marka bere testuinguruan jartzeko, datu hau: maila horretako Europako errekorra 7.42.04an dago eta 2011tik ez du inork hobetu. Espainiako aurreko markak ere berea zen.