Herritarren parte-hartzea sustatzeko eta jarduerak burutzeko dirulaguntzen deialdia ireki du Berrizko Udalak

Anboto 2024ko mai. 1a, 11:35

Eskaerak maiatzaren 31ra arte bitartean aurkeztu daitezke toki administrazioaren egoitza elektronikoaren bidez. Laguntzen helburua, hiritargoko arlo bakoitzean herritarren parte hartzea sustatzea eta dinamizatzea da, eta deialdiaren onuradunak pertsona fisikoak zein elkarteen erregistroan alta emanda dauden irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteak izango dira. 

Guztira, 25.000 eurotik gora eskainiko ditu Berrizko Udalak horretarako. 

Doako tailerra

Nagusiei mugikorra erabiltzen erakusteko tailerra eskainiko dute Berrizko Nagusien Etxean. Bi eguneko ikastaroa izango da, maiatzaren 13 eta 15ean. Izen emateak maiatzaren 10era arte egin ahal izango dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!