Mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenentzako ikastaroak Berrizen

Anboto 2024ko api. 25a, 13:53

Ikastaroak gaurtik maiatzaren 23ra arte eskainiko dituzte. Honako gai hauek landuko dituzte: emozio positiboen onarpena, emozioak identifikatzeko estrategiak eta zaintzak egunerokoan duen garrantzia.

Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak laguntza ematen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei – pertsona nagusiak, bereziki. Zerbitzuak formakuntza tailer bat jarriko du martxan Berrizen.

Datak eta ordutegiak

Ikastaroa honako egun hauetan eskainiko dute: apirilaren 25ean eta maiatzaren 9an, 16an eta 23an. Saio guztiak Berrizko Adinekoen egoitzan eskainiko dituzte 11:00etatik 12:30etara. Tailerretan parte hartzeko izena eman beharko da honako bide hauetan: 94 62 00 546 / 680 425 764 telefonoak eta zaindu@dma.eus helbidea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!