Emakumeentzako batukada tailerra antolatu du Berrizko Udalak

Anboto 2024ko api. 18a, 11:25
@silviapalumbojaime

Silvia Palumbo Jaimek eskainiko du batukada tailerra maiatzaren 20tik aurrera. Lau saio izango dira guztira, 18:00etatik 20:00etara. 

Jarduera 18 urtetik gorako emakumeentzakoa da, eta parte hartzeko izena eman beharko da aurretik berdintasuna@berriz.eus helbide elektronikora idatzita, 94 682 45 25 telefonora deituta edo 603 837 471 zenbakira whatsappa idatzita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!