Berrizko Udalak eta Amaraune Mendi Kirol Elkarteak Umeentzako Mendi Erronka aurkeztu dute

Anboto 2024ko mar. 18a, 09:50

Bigarren urtez, Berrizko Amarane Mendi kirol elkarteak eta Udalak Umeentzako Mendi Erronkaren bigarren edizioa jarriko dute martxan. Mendizaletasuna sustatzen jarraitzeko helburua du ekimenak. Izena emateko epea apirilaren 15era arte egongo da zabalik. 

Bi kategoriatan banatu dute ekimena. Alde batetik, 2014tik aurrera jaiotakoek (bost mendiko gailurrera iristea izango da beraien helburua) parte hartuko dute, eta bestetik, 2006tik 2013ra urteen bitartean jaiotakoek (zortzi tontorretara igo beharko dira erronka betetzeko); jarduera doakoa izango da, eta abenduaren 1era arteko epea izango dute erroka betetzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!