Chaba Seini Berrizen izan da

Anboto 2024ko mar. 14a, 11:46
Odei Arrizabalaga, Marilo Ruiz de Galarreta, Carmen Marco, Chaba Seini, Orlan Isoird, Fatma Mohamed Salem eta Jeanette Lopez.

Chaba Seini Saharako Emakumeen Batasun Nazionaleko idazkari nagusia Berrizen egon da asteon; Berrizko Udalak urteak daramatza Arabako Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunak elkartearekin elkarlanean. 

Euskal Herritik egiten ari den biraren baitan egon da Berrizen Seini, Fatma Mohamed Salem Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkariordeagaz, Marilo Ruiz de Galarreta eta Jeanette Lopez ASEADL elkarteko kideekin batera. Bisitaren helburua emakume sahararrekiko elkartasuna sustatzea, eta SEBN babesteko sarea suspertzea da. Udaletxean egindako harrera instituzionalaren ostean, Nagusien Etxean egindako topaketa batean parte hartu zuen ordezkaritzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!