Berrizko Udalak hiru instalazio fotovoltaiko jarri ditu Berrizburun, Matzako ur-biltegian eta kiroldegiko estalkian. Udaletik jakitera eman dutenez, instalazio hauei esker, udal-instalazioen autokontsumoa eta biltegiratzea ahalbidetuko da, energia garbia, efizienteagoa eta ingurumena errespetatzen duena sortuz.
Bestalde, udaletik jakitera eman dute, jarduketa honek Energiaren Euskal Erakundeak emandako dirulaguntza bat izan duela. Hiru instalazioek 395.384 euroko kostua izan dute, eta laguntzetatik 259.992 euro jaso dituzte.