Zapatuan, Lantzeko inauteriak ospatuko dituzte. Hizordua Elizondo plazan ipini dute, 17:00etan; handik kalejira egingo dute Olakueta plazaraino, eta 18:30 inguruan Miel Otxin erreko dute bertan. Iremiñek 1969ko sanjoanetan egin zuen bere lehenengo dantza saioa, San Juan ermitaren ondoan. Ordutik ehunka dantzari igaro da taldetik. Taldearen 25. eta 45. urteurrenetan ere jaia egin zuten.