Saioak goizetan izango dira, eta besteak beste, pankarta kolektibo bat margoztuko dute parte hartaileek Femgarabat grafikari feministarekin, eta honek, artea berdintasunetik ulertzeko hainbat gako azalduko dizkie; lana Berrizko leku desberdinetan erakutsiko da martxoan zehar.
Tailerra doakoa da, baina aurretik izena eman beharko da 94 682 4525 telefonora deituta, edota 603 837 471 zenbakira whatsapp-a bidaliz edo berdintasuna@berriz.eus helbide elektronikora idatzita