Berrizko Nutec Procal enpresako langileak greban daude

Anboto 2024ko urt. 25a, 18:00
@LABdurangaldea

Berrizko Eitua industria gunean dagoen Nutec Procal enpresan greba deialdiak egin dituzte "itun eta lan baldintza duinen" alde. Urtea hasi denetik hainbat mobilizazio eta greba egin dituzte. LAB sindikatuaren arabera, %100eko jarraipena izan du greba deialdiak ekoizpen arloan. 

LAB sindikatuaren arabera, bertako langileek Kimikako estatu-hitzarmenean zehaztutako lan baldintzak dituzte, eta ohiko da ABLE bidezko kontratazioak egitea egiturazko lan postuetarako. "Enpresarekin hainbat aldiz negoziatzen saiatu ostean, langileek zuzendaritzaren ezezkoa jaso dute, eta honek okertu egin du hasierako proposamena". Sindikatuaren berbetan, otsailaren 2ra arte zortzi eguneko greba egingo dute. 

LABek osatzen du Nutec Procal enpresako ordezkaritza sindikal osoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!