'Zapatuetan Berriz' ekimenaren data berriak jakinarazi ditu udalak

Aitor Ruiz 2024ko urt. 25a, 11:02

Haur eta gazteei zuzendutako aisialdi-programa otsailaren 3an itzuliko da.

'Zapatuetan Berriz' ekimena Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Hainbat zapatutan egingo da otsailaren 3an hasita, 16:00etatik 19:30era, eskolako patio estalian.

Ekimen honen helburuak euskara lagunekin modu ludiko eta dibertigarrian sustatzea eta lagun berriak egitea dira. Parte-hartzaileek integrazioa, parekidetasuna eta aukera-berdintasuna landuko dute. Gainera, ekimenak Berrizko ingurunea ezagutzea eta garapen psikomotorra, kognitiboa eta kritikoa bultzatuko ditu.

Txanda bakoitzean 70 plaza egongo dira. Jardueren egitaraua, ordutegiak eta izena emateko formularioa hemen daude eskuragarri. Izena emateko epea otsailaren 2an bukatuko da. Zalantzak argitzeko hona idatzi: zapatuetanberriz@gmail.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!