Sahararen aldeko Elkartasun Karabanarako elikagai bilketa hasi dute Berrizen

Aritz Maldonado 2024ko urt. 11a, 15:21

Beste urte batez, Sahararen aldeko Elkartasun Karabana Berrizera helduko da. Durangaldeko Río de Oro elkarteak bultzaturiko ekimen solidarioak Berrizko Udalaren eta Berrizko Udal Kontseiluaren laguntza izango du, gainera.

Urtarrilaren 8an ekin zioten herritarrek emaniko produktu eta elikagaiak batzeari, eta urtarrilaren 20ra bitartean egongo dira horretan. Elkarteak Berrizko saltokietara elikagaiak eta higiene produktuak eramateko deia egin die herritarrei; batez ere, higiene produktuak, lekaleak, atun eta sardina latak, oliba olioa eta konpresak eramateko eskatu dute. Horrez gainera, udal ordezkariek horrelako ekimenek duten garrantzia nabarmendu gura izan dute. "Horrelako ekimenekin, herritarren lankidetzaren garrantzia azpimarratu gura dugu, eta berriztarrei ekimenagaz bat egiteko deia egiten diegu", azaldu dute ohar baten bitartez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!