Berrizen 33 kilometroko mendi bizikleta martxa egingo dute domekan

Anboto 2024ko urt. 11a, 08:00

Ibilbide osoa egin gura ez dutenek bidezidorrak izango dituzte bidean.

Berrizko mendi bizikleta martxak 32. aldia egingo du domeka honetan. 10:00etan hasiko da, Olakueta plazan.

33 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan "nobedaderen bat" sartzen saiatu direla azaldu dute udaletik ohar batean. Ibilbidean zehar bidezidorrak egongo dira. Esaterako, 20. kilometroan erabaki bat hartu beharko dute parte hartzaileek: Gallandara igo —igoera motza, baina gogorra— eta handik jaitsi ala zuzenean Berrizerantz itzultzen hasi. Ibilbideko punturik altuena Jandoramendi inguratzerakoan izango dute, 611 metrotan.

Izen-ematea doakoa da eta LOTURA HONETAN egin daiteke. Izena aurretik eman arren, egunean bertan berretsi egin beharko da QR kode baten bidez. Izen-ematea egunean bertan ere egin ahalko da QR kode baten bidez.

Ibilbidearen track-a LOTURA HONETAN eskuratu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!