Palestinako herriaren aldeko ekitaldia antolatu dute Berrizen, abenduaren 31rako

Anboto 2023ko abe. 28a, 10:58

Berrizko gizarte zibileko hainbat erakundek eta elkartek bat egin dute ekimenagaz.

Gazan bizi den gerra-egoera latza dela eta, Berrizko gizarte zibileko hainbat erakundek ekitaldia antolatu dute abenduaren 31rako. Berrizko Emakume Migratuak, Berrizko Pentsionistak, Gure Izarrak, Azeri Gorriak, Berrizko Hiltegixe Gaztetxie, Ernai Berriz, Berrizko Gaztedi Kultur Taldea, Amaraune Mendi Kirol Elkartea, Umerri Eskola Aktiboa, Gure Izerdia, Oka auzo elkartea, CD Berriz, Oizpe pilota taldea, Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeak, Giza Eskubideen aldeko elkartea, Berrizko Bizikletari Elkartea eta Zearreta Markina eta Institutuaz gainera, hainbat alderdi politikok ere babestu dute ekitaldia ( EH Bildu, Podemos, EAJ, PSE). Palestinako herriaren aldeko eta egoera hori gaitzesteko ekitaldia, 17:00etan izango da Olakueta plazan. Antolatzaileek azaldu dutenez,  manifestu bat irakurriko dute sua bertan behera uzteko eskatuz. Era berean, hainbat olerki errezitatuko dituzte eta performance bat egingo dute non bonbardaketa baten ondoren beti kaleetan botata geratzen diren oinetakoen sinboloak Palestinako herriaren aurka gertatzen ari den genozidioa islatuko duen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!