Mikel Goñi eta Asier Berasaluze Ibai Zabalaren eta Mikel Gonzalezen kontra ikusteko aukera barikuan, Berrizen

Anboto 2023ko abe. 21a, 12:09

Jaialdiagaz batutako dirua Caritasi emango diote.

Bihar, 19:00etatik aurrera, pilota jaialdi kurioso eta erakargarri batekin gozatzeko aukera egongo da Berrizko Olakueta pilotalekuan. Partidu nagusiko protagonista bat Mikel Goñi izango da, aurkezpenik behar ez duen pilotari ohia. Beste hirurak pilotari berriztarrak dira. Beraz, partidu nagusia honako hau da: Mikel Goñi eta Asier Berasaluze Ibai Zabalaren eta Mikel Gonzalezen aurka.

Partidu honen aurretik beste batzuk daude. Lehenengo Oizpe pilota klubeko gaztetxoen hiru partidu ikusi ahalko dira. Ostean, June Aguirrebeitiak eta Pablo Aguirrebeitiak Xabier Zabalaren eta Bittor Narbaizaren kontra jokatuko dute.

Jaialdia elkartasunagaz uztartuz, batutako dirua Caritasi emango diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!