Iban Leanizbarrutia eta Irati Atxa garaile Sonserranoko rallysprintean

Maialen Zuazubiskar 2023ko abe. 18a, 10:01

Sailkapen orokorrean seigarren postua lortu zuten. 

Zapatuan, abenduak 16, Sonserranoko VII. rallysprinta jokatu zen San Vicente de la Sonsierran (Errioxan). Bertan, Durangaldea Racing Elkarteko Iban Leanizbarrutiak eta Irati Atxak garaipena eskuratu zuten, beraien mailan. Horrez gain, Berrizko pilotuak eta Zegamako kopilotuak sailkapen orokorrean seigarren postua lortu zuten. Sailkapen orokorra ostera, Ikullu Razing taldeko Xabier Mugikak eta Egoitz Mugikak irabazi zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!