Berrizko Udalak Pertsona nagusien zentro berria inauguratu du

Anboto 2023ko abe. 16a, 09:30

Berrizko Nagusien etxe berriak ateak ireki ditu. 350 metro koadro ditu lokal berriak, eta bi espaziotan dago banatuta. Alde batetik, taberna zerbitzua eskainiko duen gunea, eta bestetik, erabilera anitzeko gunea. 540.000 euroko inbertsioa egin du Berrizko Udalak. 

Udalak bidalitako oharraren arabera herritarrek zahartze aktiboago eta osasungarriago bat izateko jarduera dinamikoagoak egiteko espazio bat eskatu zuten, eta eskaera horri erantzuteko egin dituzte Jubilatuen etxe zaharra eta alboko lokala batzeko obrak. 

Erabilera anitzeko gunean Amankomunazgoaren Nagusilagun programa garatuko da, eta Eguneko Arreta Zerbitzua ere eskainiko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!