Berriztu Azoka egingo dute zapatuan

Anboto 2023ko abe. 14a, 15:39
Iazko irudia.

Berriztu Berrizko sortzaileen azokaren edizio berria egingo dute zapatuan, abenduak 16. Probalekuan egingo dute, 10:00tik 14:30era. Musikagaz girotuko dute gunea. 

Berrizko sortzaileak elkar ezagutzeko eta beraien lanak berriztarrei erakusteko asmoagaz antolatu dute Berrizturen edizio berri hau. Antolatzaileen arabera hamar sortzailek erakutsiko dituzte beraien lanak. "Ohiko azoketan parte hartzen ez duten arren, Berrizen badaude hainbat sortzaile; elkarren artean ezagutzea eta beraien lanak herritarrei erakusteko aukera izan dezaten gura dugu", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!