Carlos Gigante durangarrak irabazi du Berrizko XXV. Argazki Lehiaketa

Anboto 2023ko abe. 1a, 10:17

Carlos Gigante durangarrak irabazi du lehiaketa; bigarrena, J. Carlos Romero ondarrutarra izan da. Herriko saria, ostera, Martzel Vargasentzat izan da; genero ikuspegiko saria Zarauzko Arbil Iciar Menterola zarauztarrak jaso du. Abenduaren 22ra arte egongo dira ikusgai argazkiak kultur etxean. 

Hemeretzi argazkik parte hartu dute aurtengo edizioan. Gigantek 300 euroko saria irabazi du; Romero ondarrutarrak iaz irabazi zuen lehiaketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!