GREBA FEMINISTA OROKORRA

[ARGAZKI GALERIA] Bizitzak erdigunean jartzearen alde dozenaka berriztar irten dira kalera

Anboto 2023ko aza. 30a, 19:30

Euria egin arren, manifestazio jendetsua egin dute Berrizen euskal zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, greba eguna izan da gaurkoa, eta dozenaka herritarrek babestu dituzte greba deialdia eta mobilizazioak. Aterkiak eskutan, "zaintza negozio bihurtu dutela" salatu dute, besteak beste. 

Manifestazio jendetsuak Berrizko erdigunea zeharkatu du, eta bertan hainbat saltoki eta tabernek greba deialdiarekin bat egin dutela ikusi da. Errepidea ere itxi dute manifestariek gaur greba orokorra oihu artean. Mobilizazioa pilotalekuan amaitu duten; bertan irakurritako mezuan, greba deialdiak izandako erantzuna azpimarratu dute, eta borrokan jarraituko dutela adierazi dute mugimendu feministako kideek. "Eskerrik asko grebarekin modu batera edo bestera bat egin duzuenok. Denon bizitzak erdigunean jartzearen alde borrokan jarraituko dugu. Elkarrekin jarraituko dugu. Gora borroka feminista!", amaitu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!