Joan zen astean, Death Cafe topaketa egin zuten Kultur Etxean. Bigarren ekitaldia azaroaren 29an izango da; Jesus Sanchez mediku eta Gurutzetako Zainketa Aringarrietako arduradunak berbaldia emango du. "Gizartean kostatu egiten zaigu heriotzaz berba egitea, eta, beraz, errespetua eta intimitatea bermatzen dituzten ekintza eta saioak antolatu ditugu", azaldu dute antolatzaileek. Zikloa amaitzeko, abenduaren 21ean 'Gabonak dira eta aulki hutsa dago etxean' lelopean hildakoak gogoratuko dituzte, eta berriztar bik euren testigantza emango dute.