Lursailak 367 metro koadroko gehienezko eraikigarritasuna du, familia bakarreko etxebizitzarako, eta 52,09 metro koadroko garajea ere egin ahal izango litzateke. Administrazio-klausulen pleguak jasotzen duenaren arabera, udal titulartasuneko orubeak 1.448,50 metro koadroko azalera du, eta hortik 367 metro koadroko eraikigarritasuna. Lizitazioaren prezioa 96.036, 81 eurokoa da (gehi %21eko BEZa). Informazio tekniko guztia Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataforman argitaratuta dago, Berrizko Udalaren esanetan. Horrez gainera, 94 682 40 36 telefonoa ipini dute, interesa dutenek udaleko hirigintza arloagaz hartu-emanetan ipintzeko. Esleipenean, eskaintza ekonomikoak 90 puntuko balioa izango du gehienez, eta konpromiso eta bermeengaitik 10 puntu emango dituzte.