Xabat Galletebeitiak irabazi du Berrizko finalaurrekoa

Anboto 2023ko aza. 11a, 20:44

Gaur jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Berrizko Olakueta frontoian. Xabat Galletebeitia nagusitu da eta Gorka Pagonabarragak bigarren amaitu du; Galletebeitia Bilboko finalera sailkatu da.

Galletebeitiak 616,5 puntu lortu ditu eta Pagonabarraga durangarrak 604. Eneko Abasolo ‘Abarkas’ iurretarrak laugarren egin du (550,5 puntu) eta Iruri Altzerreka garaitarrak seigarren (548,5 puntu). 

550  bertsozale inguru batu dira Berrizko saioan. Hurrengo finalaurrekoa Santurtzin jokatuko da, hilaren 18an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!