Hartara, II. Helduentzako Kontalaritza Sorkuntza Saria ipini dute martxan. Dorleta Kortazar eta Joxe Aldasoro artistek irabazi dute 2023ko edizioko saria. Lehiaketa honetara aurkeztu dituzten sorkuntzak ezagutarazteko, Euskal Herriko hainbat herri bisitatuko dute, tartean Berriz. Dorleta Kortazarrek joan zen eguenean egin zuen Ispiluak izeneko saioa, Berrizko Kultur Etxean. Joxe Aldasoro azaroaren 28an izango da Kultur Etxean, Mingots eta Langarritik emanaldiagaz, 19:00etan.
Zirkuitu honetan, zortzi herrik parte hartu dute: Arrasatek, Etxarri-Aranatzek, Eskoriatzak, Alaitzak, Ozaeta-Barrundiak, Tolosak, Zizurkilek eta Berrizek.