Azaroaren 17an amaituko da epea lanak Berrizko argazki lehiaketara bidaltzeko

Anboto 2023ko urr. 31a, 09:14

Argazki lehiaketaren XXV. edizioa izango da.

Berrizko Udalak martxan jarri du XXV. argazki lehiaketa. Parte hartu gura dutenek azaroaren 17ra arteko epea dute euren proposamenak bidaltzeko.

 "Aurreko edizio guztietan legez, aurkezturiko lanek originalak eta argitaratu bakoak izan beharko dute, eta herriagaz zerikusia duten alderdiak izan behar dituzte oinarri; besteak beste, udalerriko bizitza eta ohiturak, jaiak, kirola, arkitektura, kultura...", azaldu dute antolatzaileek ohar baten bitartez. Epaimahaiaren erabakia azaroaren 23an jakinaraziko dute, eta sari banaketa azaroaren 24an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Lehenengo saria 300 eurokoa da, eta bigarrena 250 eurokoa. Beste sari bat ere banatuko dute: genero ikuspegia lantzen duen saria, 200 eurokoa. Hiru sarituen artean berriztarrik ez balego, 150 euroko sari berezi bat emango liokete herriko argazkirik onenari. Parte hartzen dutenen lanekin erakusketa bat egingo dute Berrizko Kultur Etxean, azaroaren 24tik abenduaren 22ra arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!