Egiguren ala Exposito, promozio mailako lau eta erdiko finalista bat Berrizen erabakiko da

Anboto 2023ko urr. 31a, 09:16

Egiguren V.a partidu batean.(Argazkia: @ASPEpelota)

Kaiolako neurketaren ondoren profesionaletako binakako partidu bat egongo da ikusgai.

Promozio mailako lau eta erdiko txapelketa azken txanpan sartuta dago eta finalerdi bat Berrizko Olakueta pilotalekuan jokatuko dute bihar (azaroak 1), 17:00etatik aurrera. Neurketa Egiguren V.aren eta Expositoren artekoa da. Irabazlea finalerako sailkatuko da. Jaialdia binakako partidu batek osatuko du: Jaka eta Morgaetxebarria Artolaren eta Ugartemendiaren kontra. Sarrerak LOTURA HONETAN eskuratu daitezke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!