Berrizjauregi lorategiko zuhaitz bat moztu dute

Anboto 2023ko urr. 11a, 11:01

Segurtasun arrazoiengatik Berrizjauregi Lorategi Botaniko-Historikoko zuhaitz bat moztu dutela iragarri du Berrizko Udalak. Altzifre ale bat da moztu duten zuhaitza; urmaelaren inguruan zegoen landatuta, eta denbora gutxian lehortu egin dela azaldu dute. 

"Etorkizuneko arrisku egoerak sahiesteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, gaur goizetik dagozkion lanak egiten ari dira mozteko, zehazki, zuhaitzaren enborraren oinarritik bi metro utzita, etorkizunean apaindu ahal izateko", azaldu du udalak ohar baten bidez. Horrez gainera, Berrizko beste gune batzuetan tamaina eta espezie desberdinetako bost zuhaitz berri landatuko dituztela aurreratu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!