Amaraune Mendi Kirol Elkartearen erronka azaroaren 26an amaituko da

Anboto 2023ko urr. 5a, 09:01

Azaroaren 26an amaituko da Berrizko Amaraune Mendi Kirol elkarteak eta udalak martxan ipiniriko Umeentzako Mendi Erronka. Kirola sustatzeko asmoagaz antolatu dute eta maila bitan banatu dute.

9 urtetik beherakoentzat erronka bost menditako gailurrera heltzea da; 9tik 16 urtera bitartekoek zortzi gailurretara heldu beharko dute. Bestalde, Amaraune Trail Taldea aurkeztu dute. 25 gazte berriztarrek osatzen dute taldea. "Taldean denok ezagutzen dugu elkar, eta elkartasuna handitzea eta inguru berriak ezagutuz mendiaz ahalik eta gehien disfrutatzea da gure helburua", azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!