[BIDEOA] Berrizko futbol taldearen 50.urteurrena ospatzeko kantua sortu du Sei Urtek

Anboto 2023ko urr. 2a, 15:44

1973. urtean sortu zuten CD Berriz. Mende erdiko jarduna ospatzeko, kantua eta bideoklipa grabatu ditu Sei Urte talde berriztarrak. "Eskerrik asko abesti hau egiteko aukera eman diguzuen guztioi eta Berrizko jendeak futbolaz gozatu ahal izateko egiten duzuen lan guztiagatik. Zuei eskeinia. Berriz beti aurrera!", azaldu dute sare sozialetan. 

Kantua Gaztain estudioetan grabatu dute, Eñaut Gaztañagagaz; bideoa Ibai Elortzak egin du, eta dron bidezko irudiak Iker Garciak hartu ditu.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!