Berrizko Okango auzoan Mikel Deunaren jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Anboto 2023ko ira. 29a, 10:00

Gorka Bravo Barreiro.

Okango auzoa Mikel Deunaren jaietan murgildu da. Eguenean jaso zuten Donien Atxa, eta astebururako egitarau mardula prestatu dute.

Gaur, barikua, meza, odoloste jana eta bolo txapelketa egongo dira. Zapatuan, arratsaldetik ekingo diote jaiari; 17:00etan ume jolasak egongo dira, eta 18:00etan txirrindularitza lasterketa herrikoia. 20:00etan Gorka Bravok eta Markel de Reparazek kontzertua joko dute; Bravok zarrabetea joko du, eta de Reparazek gitarra. Domekan, urriak 1, XXVII. Berrizko Baselizen oinezko ibialdia egingo dute. Festak borobiltzeko, meza egingo dute hildakoen omenez, eta Iremiñek dantzan egingo du gero. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!