Bizi Berriz jaia ospatuko dute zapatuan

Anboto 2023ko ira. 11a, 13:57

Iaz bezala, uda agurtu eta ikasturte berria hasteko, Berrizko Merkatari Elkarteak Bizi Berriz jaia antolatu du zapatuan, hilak 16.

Bigarren edizioa 18:00etan hasiko da, izozki banaketarekin. Ostean, Kiki, Koko eta Moko pailazoen Katapuntxispun festa emanaldia hasiko da. Eguraldi ona eginez gero, Olakuetan izango da festa, bestela, frontoiean izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!