Berrizjauregiko lorategia, Grimmdarrena egun batez

Anboto 2023ko ira. 5a, 13:29

'Grimm anaien parkea' ikuskizuna emango dute irailaren 8an, Berrizko Berrizjauregi lorategian, 17:00etan. 

Garbitzaile bi dira Grimm anaien parkea ikuskizuneko protagonistak: Jeff eta Joe. Urte luzez itxita egon den parkea garbitzea dagokie, eta bertan Grimm anaien eskulturagaz topo egingo dute. Hortik aurrera, Txanogorritxo, Edurnezuri, Hansel eta Gretel, Loti ederra eta beste pertsonaia ezagun batzuk langile bien bizitzan sartuko dira. 45 minutuan zehar, ipuinek eta errealitateak bat egingo dute Berrizjauregiko lorategian. 

Erre Produkzioak antzerki konpainiaren ikuskizuna da Grimm anaien parkea, eta Gorka Mínguez eta Alfonso Díez dira obra honetako protagonistak. 17:00etan izango da emanaldia, Berrizjauregiko lorategian. Euria eginez gero, eskolako patioan izango da. Berriz Kulturaz Blai zikloaren barruan egingo dute emanaldia. Irailaren 15ean, Agurea, urpekaria eta itsasoa ikuskizuna egongo da, eta 22an Two Much Circusen Doble Bill

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!