Ertzaintzaren iturrien arabera, "marihuana usain handia" zegoela eta" herritar batek abisua eman zuen Durangoko Ertzain etxean. Bertako agenteek, 48 landarez osaturiko "outdoor plantazio bat" aurkitu zuten "beste landare batzuen artean ezkutatuta". Landare horien inguruan, inguruko baserri batetik iristen zen kable elektriko bat eta ur deposito bat ere topatu zituzten.
Abisua abuztuaren 23an jaso zuen Ertzaintzak. Landareak konfiskatu, eta ostean egindako ikerketen ondorioz, 26 urteko gazte bat identifikatu zuen Ertzaintzak, eta ustez osasun publikoaren aurka egindako delitu batengatik ikertzen ari dira.