[EGITARAUA] Berrizko San Lorentzo auzoan jaiak ospatuko dituzte eguaztenean eta eguenean

Anboto 2023ko abu. 8a, 11:31

(Artxiboko irudia)

Erromeria, dantza saioa eta jolasak egongo dira, besteak beste.

Abuztuaren 9an eta 10ean San Lorentzo auzoko jaiak ospatuko dituzte Berrizen. San Lorentzo Auzoko Kofradiaren eta Berrizko Udalaren artean antolatu dituzte ekitaldiak. 

ABUZTUAK 9, EGUAZTENA

  • 18:30 Donien Atxa jasoko dute.
  • 19:00 Auzoko umeentzat eta nagusientzat jolasak.
  • 20:00 Laguntzen datozen auzotarrak afari-merienda eta auzoko trikitilariak.

ABUZTUAK 10, EGUENA (SAN LORENTZO EGUNA)

  • 11:00 Meza. Ondoren, San Lorentzo Dantza Taldea eta jarraian bolo txapelketa.
  • 13:00 Erromeria.com, Joxe Mendizabalekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!