Berrizen San Kristobal Txiki eguna ospatuko dute domekan

Anboto 2023ko uzt. 14a, 09:45

Domeka eguerdiko mezagaz batera hasiko dira Berrizko San Kristobal Txikiko jaiak; 12:30ean izango da elizkizuna, eta mezaostean salda eta pintxoak banatuko dituzte bertaratzen direnen artean.

Iremiñe dantza taldeak saioa egingo du gero, eta bazkalostean haurrentzako jolasak egongo direla esan dute antolatzaileek: uretako jolasak, aurpegi margoketa, altxorraren bila eta karaokea. Taberna egun osoan egongo dela zabalik ere esan dute. Festara joateko eta jaiez gozatzeko deialdia egiteaz gainera, antolatzaileek ingurua zaintzeko deia ere egin dute. Horrez gainera, uretako jolasak egongo direnez bainujantzia eramatea gomendatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!