Abenduaren 10era arte eskatu daitezke laguntzak, betiere, bide telematikoz, www.berriz.eus egoitza elektronikoaren bidez. "Diru laguntzak, laguntzak eta bekak" deritzon atal bat dago bertan.
Euskara ikastaroetarako; haurreskolan seme-alabak dituzten familientzako; herriko merkataritza, ostalaritza edota zerbitzuen arloan lan egiten dutenek errotuluak euskaratzeko diru laguntzak eskatzeko aukera eskaini du Berrizko Udalak. Eskaera horiek gaurtik aurrera egin daitezke.
Abenduaren 10era arte eskatu daitezke laguntzak, betiere, bide telematikoz, www.berriz.eus egoitza elektronikoaren bidez. "Diru laguntzak, laguntzak eta bekak" deritzon atal bat dago bertan.