Berrizko jaiak 2023

Kontzertuak eta paella txapelketa Berrizko jaietan

Anboto 2023ko eka. 30a, 13:30

Udako jaien distiragaz heldu dira Berrizkoak ere. Eguenean hasitako egitarauak jarraipena izango du asteburuan.

Gaur gauean, Rukula eta Chuleria, joder! musika taldeek kontzertua emango dute. Zapatuan jaietako ekitaldirik jendetsuenetariko bat izango da: paella txapelketa. Eta arratsalderako kuadrillen mozorro jaitsiera antolatu dute. Zapatu gauean kontzertua egongo da, Feline eta Flash musika taldeekin. Ondoren, DJ Pary & Tizak girotuko du gaua.

Ekainak 30, barikua

12:00 Tribiala (12 urtetik gorakoentzat). Udaletxeko lorategian.
12:30-14:00/16:00-19:00 Umeentzat parkea: Jumping, puzgarriak… Eskolako patioan.
16:30 Nesken XII, mutilen XIII eta mistoen IV. Frontenis Txapelketako finalak. Olakueta frontoian.
19:00 Berriko udalaren Lau t`erdiko txapelketa finala. Olakueta frontoian.
20:00 Luis Fercán. Elizondo plazan.
Ondoren DJ Roka. Elizondo plazan.
Ondoren DJ Kuku. Elizondo plazan
22:00 Kontzertua Rukula eta Chuleria, joder! musika taldeekin. Txosnagunean.
Ondoren, Bingoa. Txosna batzordeak antolatuta.

Uztailak 1, zapatua

10:00 Koadrilen bazkarirako lekuen zozketa. Elizondo plazan.
11:30 ‘Txaplin’ Tutik Clowns (Gari, Montxo eta Joselontxo). Eskolako patioan.
12:45 Herri kirolak. Gizonezkoen Bizkaiko Trontza promozioko txapelketa.
Emakumezkoen Bizkaiko Trontza promozioko txapelketa. Bizkaia Open Jardunaldia Iparraldeko Jokoak.
14:00 Paella lehiaketa. Udaletxeko lorategian.
15:00 Herri-bazkari autogestionatua. Txosna batzordeak antolatuta.
18:00 Koadrilen mozorren jaitsiera. Txosna batzordeak antolatuta.
18:30 Ohian Vegarekin diskofesta. Elizondo plazan.
19:00 Igel txapelketa herrikoia. (Izen-ematea 18:30 – 19:00)
22:00 Oihan Vegarekin erromeria. Elizondo plazan.
Ondoren, DJ Blesive. Elizondo plazan.
22:00 Kontzertua Feline eta Flash musika taldeekin. Txosnagunean.
Atsedenaldian, Bingoa.Txosnagunean.
Ondoren, DJ Pary & Tiza. Txosnagunean.

Uztailak 2, domeka

11:30 Umeentzako betiko jolasak. Eskolako patioan.
12:30 Meza nagusia. Ondoren Dantzari Dantza.
14:00 Jubilatuentzat bazkaria. Bazkalostean musika. Kiroldegian.
14:00 XI Jose Ramon Korpion Memoriala Bakailaoa Pil-pilean lehiaketa. Udaletxeko lorategian.
18:00 Mesede bat egitearren. Kale antzerkia. Trapu Zaharra.
19:00 Bertso-saioa. Berrizko Bertso Eskolaren eskutik.
20:00
 Dantzari dantza entsegua. Elizondo plazan.
20:30 Tortilla lehiaketa. Udaletxeko lorategian.
21:30 Janus Lester. Kontzertua. Eskolako Patioan.
23:00 Su artifizialak. Berrizburun.
00:00 Twister erraldoia eta agur argazkiak. Txosna batzordeak antolatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!